Igeldoren desanexioa borondate demokratikoaren garaipentzat jo du Udalbiltzak
Udalbiltza (Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra) pozten da Igeldo herri bilakatu delako: “Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumena erabiliz, hala izendatu du. Igeldotarren borondate demokratikoa errespetatuz hartu du erabakia Aldundiak, eta gorestekoa da”, azaldu du.
Joan den azaroaren 10ean egindako kontsulta “garbia eta berme denekin burututakoa” izan zela adierazi du, eta aldundiak iragarritakoaren arabera ere, hurrengo pausoak ere “garbiak, legezkoak eta publikoak” izango direla. “Herritarren borondate librean oinarrituriko erabakiak, azkenean, bideragarriak dira”, azpimarratu du Udalbiltzak.