Udalean euskararen erabilera areagotzeko guztiek egingo dute ahalegina
sentsibilizazio kanpaina da, eurek hizkuntza jakitea eta erabiltzea beharrezkoa baita. Zentzu horretan, argi mintzatu da Juan Karlos Izagirre, alkatea. Bere hitzetan, “euskal hiztunei arreta euskaraz jasotzeko eskubidea bermatu nahi badiegu, guztion konpromisoa ezinbestekoa da; udal osoarena, arduradun politiko zein langileena. Gainera Donostia euskararen hiria da; hiri euskalduna da, baina euskaldunagoa izatea nahi dugu, eta bide horretan udala eredu izan behar du”.
‘Argazki erraldoia’
Alderdi politiko guztietako ordezkariak, sindikatuetako ordezkariak, eta hainbat udal langile elkartu dira, tartean udaltzainak eta suhiltzaileak euren lanerako arropa jantzita. 12:00etan elkartu dira guztiak Alderdi Ederren eta bakoitzari zegokion kartela hartu ondoren, Udalean ere euskaraz leloa erakusten zuen mosaiko koloretsu bat egin dute.
Mosaiko koloretsu baten bitartez irudikatu dute udal langile guztien ahalegina. Horixe da hain zuzen ere Udalean ere euskaraz kanpainaren erronka nagusia, Donostiako Udalean euskara lanerako tresna bihurtzea eta herritarrei administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz egiteko eskubidea bermatzea.
Udal langileei zuzendutako