2014ko aurrekontua berretsi eta behin betiko onartu dute
behin-behinean adostu zuten otsaileko ez ohiko udalbatzarrean. Zuzenketak egiteko hamar eguneko epea ireki ostean, gaur ez ohiko udalbatzarra egin dute. PP eta PSE-EEk hiru emendakin aurkeztu dituzte baina baztertuak izan dira eta aurrekontua behin betiko onartu dute.
Udal gobernuak “oso berri ona” dela adierazi du, aurrekontu bat izatea “hiria kudeatzeko ezinbestekoa baita” eta hiru ardatzen gainean eraiki dute. Lehenik eta behin, krisiari aurre egiteko aktibazio ekonomikoa eta enplegua sustatuko dute. Bigarrenik, zerbitzu publikoak mantendu eta hobetuko dituzte, “hiritarren beharrei erantzuteko”. Hirugarren ardatza inbertsioena izango da. Batetik, Urumea ibaiaren arazoari erantzun integrala emateko, 5,5 milioi euro inbertituko dituzte; eta, bestetik, kulturaren alde apustua egingo dute. “Kultura ez da 2016 eta Tabakalera bakarrik, kultur etxeak ere sartzen dira bertan eta auzoetako kulturaren alde egingo dugu”, adierazi du udal gobernuak. Bestalde, EAJrekin akordio batera iritsi ondoren, denboralearen ondorioz sortutako kalteei aurre egiteko inbertsioa egingo dute.
Eneko Goiak esan duenez, “aurrekontuen inguruko akordioa ona da Donostiak urte zail honi aurre egin diezaion” eta PSE eta PP “fronte moduan” ari direla jokatzen salatu du.
Bilduren eta EAJren botoei esker, 2014ko aurrekontua