22.108 ikusle, Catala-Rocaren Kuboko erakusketan
Gaur larunbata doako bisita gidatua eskainiko dute.
Otsailean ireki zutem Kutxaren Kubo aretoan Catala-Roca argazkilariaren erakusketa, eta ordutik arrakasta handia izaten ari da. Jada 22.108 ikusle izan dira bertan sortzaile katalanaren lana ikusten. Egilearen ibilbidea azaltzen duen 150 argazkik osatzen dute erakusketa. Gaur izango da, gainera, azkenengo doako bisita. Ekainaren 1ean itxiko dute erakusketa.