Barrez lehertzeko bakarrizketa
http://youtu.be/JjBZJzG-Tuk
Ion Martinez Txiki aktorea Egiako Beti-Boga tabernan izango da gaur, osteguna (20:30). Poltsiko Antzerkiaren programazioaren barruan, ‘Mil a Zien. Baietz parrez lehertu!’ umorezko bakarrizketa eskainiko du doan. Euskal Herrian ditugun ohituraz eta Euskal Herriko jendeari buruzko saioa da. Aurreiritzi, estereotipo, tabu eta oztopo guztien gainetik, geure buruaz barre egiteko ikuskizuna, finean. Martxoan Irutxuloko Hitzak Bukowskin egin zuen umorezko bakarrizketa saioan parte hartu zuen Martinezek, eta emanaldi honen zati bat ere egin zuen bertan.