(Argazkia: realsociedad.com)
Ohorezko Mailako Liga bederatzigarren aldiz eskuratzeko aukera zuen, baina Club de Campok Realeko belar hockey taldea garaitu du, Bera Beran.
Aurreko asteburuan aurkariei irabazi arren, atzoko partidan 1-3 galdu zuten; eta gaur dena erabakitzeko zegoen. Pablo Fernandezek gidatutako taldea nagusi izan da lehenengo zatian, baina berdinduta iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian, berriz, Realak nagusitasuna galdu du, eta Club de Campok izan dituen aukerak ongi aprobetxatu ditu. Azkenean, 0-2 emaitzarekin madrilgo taldearen eskuetan geratu da Liga.