Niña Coyote eta Chico Tornadoren 'Lainoa' bideoklipa saritu dute
http://vimeo.com/75329192
Bilboko Caostica jaialdian bideoklip onenaren saria eskuratu du.
Donostiako Aste Nagusiko su artifizialen erritmoan filmatuta dagoela dirudi Niña Coyote eta Chico Tornadoren Lainoa bideklipa. Parte Zaharreko atiko batean agertzen dira Usua de la Fuente eta Koldo Soret musikariak, su artifizialez betetako zeruaren azpian jotzen. Aritz Moreno, Javier Agirre, Leire Apellaniz eta Usua de la Fuenteren beraren artean osatu zuten bideoklipa, eta bideoklip onenaren saria eskuratu dute Bilboko Caostica jaialdian.
Aritz Moreno zinemagile donostiarrak bi sari lortu ditu film labur eta bideoklipen jaialdian, iazko Kimuak katalogoan hautatua izan zen Colera film laburrarekin film labur onenaren saria eskuratu baitu.