Sagardo dastaketa egin dute Katalunia plazan. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Zipotz jaien azken eguna da gaur. Festei bukaera biribila emateko edo, goiza indartsu hasi dute, hainbat jarduerekin: patata tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa eta herri kirolak, besteak beste. Arratsalderako jarduera gehiago daude iragarrita: euskal dantzak, Txofre plazan, Trebeska dantza taldearen eskutik (13:30); kantu-bazkaria, Txofreko karpan (14:30); timba-poker-express txapelketa, Txofre plazan (16:30); triki-bertso poteoa, Txofre plazatik aterata, Jon Martin eta Iñaki Apalategi bertsolariekin (17:30); Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia, Katalunia plazan (18:00); txokolate jana, Katalunia plazan (20:00); erromeria, Katalunia plazan: Ingo al deu? (20:30); zezen suzkoa, Katalunia plazan (21:30); eta jaien amaiera (00:00).