Mariloli eta Maria Luisa Arbelaiz ahizpak, Manterola liburu dendako arduradunak, 2008an. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Manterola liburu denda ezaguna urtea bukatu aurretik itxiko zutela jakina zen, baina iritsi da eguna. Hirurogei urteren ostean, pertsiana jaitsi du Erdialdeko Manterola kaleko liburu salerosketa dendak. Zehazki, 1955ean ireki zuen denda Juan Arbelaiz Iñarrak, baina zenbait urte lehenago hasi zen liburu zaharren salerosketan, betidanik izan baitzuen euskal liburuekiko zein antzinako liburu bitxiekiko zaletasuna. Hala, liburu zaharrez gain, mapa, grabatu, eskuizkribu, inprimakiak topa zitezkeen bertan, besteak beste. Juan Arbelaiz hil zenean, bere seme-alabek jarraitu zuten dendarekin, Mariloli, Maria Luisa eta Juanjo Arbelaizek.
Euskadiko Editoreen Elkartearen Argital saria jaso zuen Arbelaiz familia, 2008ko maiatzean, liburu dendaren ibilbideagatik.
Manterola liburu dendaren kanpoaldea. (Argazkia: Raul Perez)