Bretxako zinema aretoak aurkeztutako EREa eten du
Zinema aretoa ez ixteko langileek 10.000 sinadura bildu dituzte.
gizarteratu eta herritarren 10.000 sinadura biltzea lortu dute. “Euren babesa eman diguten elkarte, komunikabide, herritar eta dendei eskerrak eman nahi dizkiegu; gure eguneroko borrokarekin aurrera egiten lagundu digute”.
Bretxako zinema aretoko langileek Ocine enpresak irailaren 16an aurkeztu zuen enplegua erregulatzeko espedientea (ERE) aplikatzen ez jarraitzea erabaki duela jakinarizi dute. Langileentzako albiste ona den arren, zuhurrak izan nahi dute. “Gauzak gertatu diren moduan, badakigu edozein momentutan guztia berriro aldatu daitekeela; beraz, arlo politikoan, merkataritza gunean edota enpresan bertan gertatu daitekeenarekin adi egongo gara”, adierazi dute prentsa ohar baten bidez.
Bi asteotan euren lanpostuak ez galtzeko helburuarekin, hainbat jarduera egin dituzte. Izan ere, beraien egoera