Nazioarteko Haur Psikiatria Kongresua Kursaalen egingo dute 2016an
Urrezko Danborra jaso duen psikiatra bera izango da 2016ko kongresuko lehendakaria, eta AEBetako American Academy of Child and Adolescent Psychiatry-rekin arituko da elkarlanean. Fuentesen arabera, “akademia amerikarra mundu mailako erreferentzia da haur psikiatrian. Gainera, 1953. urtea ezkeroztik lehen aldiz aterako dira AEBetatik Donostiara etortzeko, beraz ohore handia da gure hiria adituen topaleku izatea”.
Adituen eta herritarren arteko saio irekiak
Kongresuak mundu guztiko ehunka aditu elkartzea espero dute, baina Fuentesek adierazi duenez, ez da kongresu itxia izango: “Jendartean ere eztabaida sortu nahi dugu, pskiatria gertutik aztertu nahi dugu herritarrekin”.
Horretarako, Euskadi GazteChildren 2016 programa antolatu dute. 2016ko urtarriletik maiatza arte, haur eta nerabeen psikiatriaren inguruko hainbat jarduera egingo dituzte.
Hilabete bakoitzean gai bat jorratuko dute:
-Haurtzaroko eta nerabezaroko ohiko arazo psikiatrikoak.
-Buru osasunerako politikak hezkuntza sisteman.
-Whatsapp belaunaldiak.
-Legez kanpoko gaien kontsumoa gazteen artean.
-Kultura eta kirolaren erabilpena haur eta gazteen osasuna hobetzeko.
Horretaz gain, kongresuak irauten duen lau egunetan, saio irekiak egingo dituzte, herritarrek adituekin zuzenean eztabaidatzeko aukera izan dezaten.
Kongresuaren aurkezpen ofiziala urriaren 20an egingo dute San Diegon, Kalifornian.
Ekainaren 1etik 4ra egingo dute kongresua.
Osasun arloko hainbat ordezkari elkartu dira gaur udaletxean. Jose Luis Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak sailaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria; Txelo Perez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen Laguntzarako zuzendaria; Jesus Alberdi, Poliklinika Gipuzkoa Fundazioko patronoa; eta Joaquin Fuentes doktorea, Poliklinika Gipuzkoako Haur eta Nerabe Psikiatria zerbitzuko burua, besteak beste.
2016an Nazioarteko Haur Psikiatria Kongresua hirian egingo dutela baieztatzeko elkartu dira guztiak, eta biltzarraren garrantzia azpimarratu dute. Fuentes doktorearen arabera, “mundu guztiko adituak Donostian elkartzeko aukera historikoa da, eta aprobetxatu beharra dago”.
Aurtengo udan ezagutu du Espainiako Gobernuak Haur Psikiatria espezialitate gisa, beraz, 60. edizioa izan arren, “2016. urtekoa espezialitate mediku gisa onartua den lehen kongresua izango da, beraz, garrantzia bikoitza izango du”, esan du Fuentesek.
Joaquin Fuentes, aurtengo