Agirre lehendakaria berpiztu dute
Joxean’s hil eben filmarekin itzuli dira, eta bihar, asteartea, aurkeztuko dute Viktoria Eugenia Antzokian (19:45).
Arkeologoak dira bi zuzendariak, eta Euskal Herriko pertsonaia historikoak erabiltzen dituzte protagonista gisa: “Gure nahia beti izan da Euskal Herriko pertsonaiak eta politika erabiltzea, eta fikziozko pertsonaiak izango balira bezala azaltzea”. Tomas Zumalakarregi bera berpiztu zuten Ataun of The Dead film laburrean. Horren bigarren zatia da Joxean’s hil eben. PNV Partido Nacionalista Vampiro alderdiko hildakoak gehitu zaizkio formulari, eta Padinek azaldu duen moduan, “zonbiak eta banpiroak ez dira ondo eramaten”. Jeneral karlista eta bere zonbi txapelgorriak Patxi Lopezen aurka altxatzen diren bitartean, Partido Nacional Vampirico (PNV) alderdiko buruzagiek beren hegemonia arriskuan ikusiko dute eta erabaki serio bat hartuko dute: Agirre lehendakaria berpiztea. Horrela sortuko da karlisten eta jeltzale banpiroen arteko borroka odoltsua.
Duela hiru urte bururatu zitzaien trilogia hau egiteko ideia. Ataunen indusketa batean zeudela, zonbien film bat egitea pentsatu zuten: “Momentu horretan, Beldurrezko Astean, Dead Snow zonbi nazien inguruko filma aurkeztu zuten. Eta guk erabaki genuen zonbi karlistena egingo genuela”. Trilogia egiteko asmoa dute. Ezker abertzaleko militanteek Antso Jakituna berpiztuko dituzte hirugarren zatian.
Argi utzi dute ez dutela inolako mezu politikorik helarazi nahi. Umorearen bidez beste modu batean kontatu ezin diren gauzak kontatu nahi dituztela adierazi dute: “Gure herriko historiako pertsonaiak eta kulturako osagaiak erabili nahi ditugu. Jende askok ez daki zein izan zen Jose Antonio Agirre, ezta Zumalakarregi ere. AEBetan 60ko hamarkadan beltzek Blaxpotation generoa sortu zuten. Beltzek beltzentzat egindako filmak ziren, ba guk ere halako zerbait egin dugu”.
Joxean’s hil eben filmak euskal historiako hainbat pertsonaia atera ditu hilobitik.
Sail Ofizialerako hautatutako euskarazko lehen film luzea da, Beldurrezko Astea 1989an sortu zenetik.
Zonbi karlistek sortzaileak dira Beñat Iturrioz eta Xabier Padin. Euskal Herrian egindako zonbien film bat egin nahi zuten, eta Zumalakarregi jenerala bera berpiztu zuten Ataun of The Dead lanean. Orain