Amarako haurrek auzoaren historia ezagutuko dute bertatik bertara
Amarauna izeneko programaren barruan, Amarajira jarduera sortu dute. Ikastetxeek eta Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiak elkarlanean egindako proiektuan, haurrek auzoan zehar bisita gidatuak egiteko aukera izango dute tokiko historia bertatik bertara ezagutzeko. Azaroaren 3tik 12ra, Amara Berri ikastetxeko lehen hezkuntzako (lehen eta bigarren mailako: 6-7 urte) hamabi talderekin hasiko da Amarajira. Ibilaldian Amarako historiaren pasarte garrantzitsuenak azalduko zaizkie: Morlanseko ubidea, Urumea ibaiaren jatorrizko ibilbidea, Amarako baserriak…
Amarauna 2011. urtean aurkeztu zen, eta bere helburua, auzotarrekin elkarlanean eta arlo ezberdinak kontuan hartuta, Amara ezagutzera ematea da. Ernest Lluch Kultur Etxeak Amararen sorrera eta garapenari buruzko erakusketa bat antolatu zuen. Prozesu horretan aurkitu eta sortu zen materiala auzotarrentzako eskuragarri jarri zen: Amarauna Argazki Bilduma.