Loiolan hasiko da berriro ere Gipuzkoako Batel Liga
Maila guztietako ontziek bat egingo dute Urumean, urtarrilaren 18an.
federazioaren webgunean. Guztira, hamabi jardunaldik osatuko dute liga, eta ondoren, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko dute, apirilaren 11n eta 12an, Pasaian.
Donostia Arraun Lagunak ere ligan
Donostiarra izan zen iaz batel ligako hiriko ordezkari bakarra. Izan ere, ligan izena eman ez bazuen ere, estropadaren batean parte hartu zuen; arraunlariak traineruan lehiatzen hasi aurretik, berotzen joateko. Aurten, Donostia Arraun Lagunakek ere batelen bat uretaratzeko asmoa du, klubaren 50. urteurrenarekin bat eginez. Hala, martxoaren 7an ere batel jardunaldia izango da hirian, Arraun Lagunaken eskutik. Ligari dagokion zortzigarren jardunaldia izango da. Gipuzkoako Trainerilla Ligari dagokion lehenengo jardunaldia ere antolatuko du Arraun Lagunakek, apirilaren 25ean.
Bestetik, otsailaren 7an, Ur-Kirolaken eskutik, Antton Beitiaren omenezko jaitsiera egingo dute Urumean, aulki mugikorreko ontzietan.
Beste behin ere Gipuzkoako Batel Liga Urumeako uretan hasiko da. Gipuzkoako Arraun Federazioak zabaldu duen informazioaren arabera, urtarrilaren 18an jokatuko dute ligako lehen jardunaldia, Loiolan, eta martxoaren 28an emango dituzte azken paladak arraunlariek, Getarian. Hain zuzen ere, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuko du ligako lehen jardunaldia, eta Hernanin baino Donostian arraunerako leku hobea izanik, Ur-Kirolak elkartearen Loiolako egoitza erabiliko dute elkargune gisa, iaz bezalaxe. Hala, haur mailatik hasi eta helduen maila bitarteko hainbat ontzik bat egingo dute beste urte batez, Loiolako ibaiertzean.
Dagoeneko eskuragai daude batel estropada guztien datak,