Galo Martinez de la Pera saritu dute 'Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago' saiakerarengatik
Galo Martinez de la Pera saritu dute. ‘Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago’ lanarengatik lortu du euskarazko saiakera onenaren saria. Epaimahaiaren ustez, ongi egituratutako lana da: “Bertan, egileak festarako beharra ekartzen du gogora, ideiak modu hautemangarrian islatzeko premiazko beharra delako”. Festaren bidez, komunitateek beraien hizkuntza babesteko behar duten indarra biltzen dutela defendatzen du Martinez de la Perak.
Arabako Aldundiaren Becerro de Bengoa Saiakera Lehiaketan euskarazko lanik onena izan da.
Urtero antolatzen dituen ipuin, saiakera eta poesia lehiaketen irabazleen izenak eman dituzte, eta saiakeraren modalitatean