Juan Karlos Estevez 'Melli' atxilotu dute
Larunbatean elkarretaratzea egingo dute Martutenen.
Juan Karlos Estevez Melli atxilotu du Ertzaintzak, gaur arratsaldeko lehen orduan. Bere gurasoen Altzako etxean zegoela eraman dute ertzainek, Oletan, hain zuzen ere. Aurreko astean ere Ertzaintzaren lau furgoneta joan ziren bere bila, etxebizitza horretara, baina ez zuten bertan topatu. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan. Errenteria-Oreretan; eta larunbatean, 12:00etan, Martutenen.
Estevezek espetxean 16 urte egin zituen, horietako hamabi eta erdi Frantzian, eta beste hiru Madrilen eta Alacanten. Espainiako Auzitegi Gorenak beste hiru urteko zigorra berretsi zion, beste auzi batengatik. Zehazki, otsailean 3an askatu zuten, zigorraren hiru laurdenak beteta, beraz, bederatzi hilabete eman ditu aske.