'2015. urteko enpresa' saria jasoko du Dbus-ek
Autobuses&Autocares aldizkari espezializatuak ematen dituen sariak dira, eta sektorean prestigio handia dute; 2007an ere jaso zuen sari bera.
Donostian bidaiariek erabiltzen duten garraio publiko erregularraren zerbitzuaren kalitatea aitortzen du. Saria ematerakoan funtsezkoak izan dira garraio publikoaren erabilera handia eta autobus zerbitzuaren etengabeko hobekuntza, bai eta garraio ez kutsatzaileen erabilera sustatzeko aurrera eramandako egitasmoak ere. Donostia da autobus erabilera indizerik handiena, eta autobus zerbitzua efizientziarik handienaz eskaintzen duen hiria, Dbusen arabera. Saria emateko jendaurreko ekitaldia Madrilen izango da, abenduaren 11n.