Herritar bat kiroldegira sartzen. (Argazkia: Lide Ferreira)
Kirol Txartelako bazkide kopurua sekula baino handiagoa da aurten, 2011 urtean lortutako 48.263 bazkide kopurua gaindituz. Abenduaren hasieran dagoeneko 48.500 bazkideak gainditu ditu, beraz, urtea 49.000 bazkide ingururekin bukatzea aurreikusten dute Donostia Kirolako arduradunek.
Bazkide erdiak baino gehiagok familiako modalitateak aukeratu ditu (%54), eta banakako modalitatean artean helduena da nagusi (%28); gero, Gaztea (%6), 65 Plus (%5), gizarte harpidetza (%3,5), adingabea (%2,5) eta, azkenik, elbarriena (%1).
Sexuari dagokionean, %54 gizonak dira, %46 emakumeak; eta adinari dagokionez, %40 31 eta 50 urte bitartean daude. Gainera, 80 urte bano gehiago dituzten 233 bazkide daude.
Jatorriari dagokionean, Antigua-Bentaberri auzoak lehen postua betetzen du (bazkide guztien %15 gaindituz), jarraian Amara Berri (13%), Aiete (11%), Altza (10%) eta Intxaurrondo (10%). Kirol txartelako harpidedunen %8a beste herritakoak dira.