Intxaurrondon adinduentzat 55 apartamentu egiteko lehiaketako pleguak onartu dituzte
4,7 milioi euroko hasierako aurrekontua atera da lehiaketara
Apartamentu hauen eraikuntza Donostiako etxegintzaren aurrekontuetan txertatuta eta onartuta dago. Lursaila Mons Pasealekuko 74 zenbakia eta Zarategiko 68 zenbakiaren aldamenean kokatzen da, eta 1.570m2 ditu. Etxebizitza hauetatik bost, minusbaliotasunak dituzten pertsonentzat egokituta daude eta 45m2ko gutxieneko azalera izango dute guztiek.
Obrak adjudikatzeko hilabeteko epea ireki dute, azken iragarkia argitaratzen denetik eta lehiaketa irabazten duenak 22 hilabeteko epea izango du, adjudikatzen den momentutik. Ricardo Burutaran Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak udalak etxebizitza publikoaren sustapenarekin duen konpromisoa azpimarratu du, “kontuan hartuta krisi garaian gaudela eta administrazio guztiak egoera ekonomiko horrek dakartzan zailtasunak pairatzen ari direla”