IRUTXULOKO HITZAk Libre lasterketako lehen donostiarrak sarituko ditu
Herrikrossa.com webgunean, Groseko Marruman, Parte Zaharreko Herrian eta Antiguako Plateron; egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, 16:30etik 19:30era, 18 euroren truke.
Libre Lasterketa antolatu dute bigarren urtez jarraian. Erdialdeko kaleetan barrena 6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek bihar, 20:30ean. Lasterketaren helburua epaiketa politikoen gastuei aurre egiteko ahalik eta diru gehien biltzea izango da, iaz bezala.
IRUTXULOKO HITZAk lasterketako lehen emakumezko eta lehen gizonezko donostiarrak sarituko ditu. HITZA saria jasoko dute, baita astekariaren urtebeteko harpidetza eta HITZAren materiala.
Bulebarrean hasi eta bukatuko da lasterketa, eta 16 urtetik gorako edonork parte har dezake. Aldez aurretik izena eman daiteke, 15 euroren truke,