Bola jokoan aritu dira Añorgan
Gipuzkoako taldekako txapelketa abian da, eta lehen aldiz, emakumeek soilik osatutako talde bat dabil lehian.
Abian da aurten ere Gipuzkoako taldekako bola joko txapelketa, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen babesarekin. Guztira, hamalau talde dabiltza lehian, eta joan den igandean Añorgako bolatokian jokatu zuten txapelketari zegokion bigarren jardunaldia.
Seguratarrak dira nagusi oraingoz; bai Mutiloan bai Añorgan txapeldunak izan baitira, 260 eta 277 birla botata, hurrenez hurren. Hala, guztira, 537 birla bota ditu Segurako taldeak, sailkapen nagusia zabalduz; bigarren postuan hernaniarrak daude, 521 birla botata; eta hirugarren lekuan, Ategorrietako taldea dago, 515 birlarekin.
Lehen aldiz, gainera, emakumeek bakarrik osatutako talde bat parte hartzen ari da txapelketan. Villabonako eta Hernaniko zazpi emakumek osatu dute taldea, Behar-Zana klubaren izenean.