Asteburu honetan jokatuko dituzte azkenean Loiolako batel estropadak
Gipuzkoako ligari dagokion lehen jardunaldia izango da, duela bi aste bertan behera geratu zena.
Gipuzkoako Batel Liga azkenean asteburu honetan hasiko da, Loiolan. Duela bi aste bertan behera utzi zuen federazioak Loiolan jokatzekoa zen ligako jardunaldia, haize iragarpen gogorrak zirela eta. Asteburu honetan, Zokoan jokatzekoa ziren bigarren jardunaldiari zegozkion estropadak, baina berriro ere aldaketak egon dira. Astebururako dauden olatu iragarpenen ondorioz, estropadak Loiolan jokatzea erabaki zute, larunbatean, 12:30ean.
Guztira, haur mailatik hasi eta helduak bitarteko 100 batel baino gehiago arituko dira nor baino nor. Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu du jardunaldia, eta estropada eremuari dagokionean, auzoaren pare-parean izango da.
Martxoaren 7an ere batel jardunaldia izango da hirian, Donostia Arraun Lagunaken eskutik. Ligari dagokion zortzigarren jardunaldia izango da.