Konpartsak, mozorroak, musika eta kaleko ikuskizunak izango dira nagusi Inauterietan
Oliber Nestar Momo Jainkoak donostiarrei festan parte hartzeko gonbitea luzatu die.
jarduerak ere izango dira hirian. Lehen asteburuan Erdialdeko kaleak zein auzoak kolorez beteko dira; bigarren asteburuan, berriz, Intxaurrondo, Altza eta Amara Berrin jarraituko du festak. Iaz lehenengo aldiz Momo Jainkoaren eta Inauterietako konpartsen aurkezpena Illunben egin zuten eta aurten ere bertan egingo dute, otsailaren 12an, 21:00etatik aurrera. Momo jainkoak azaldu duenez, egun horretarako koreografia ikusgarria prestatu dute. “Dagoeneko konpartsa bakoitzari koreografiaren bideoa bidali diogu eta Illunbera hurbiltzen direnak dantzatzea nahi dugu, flashmob moduko bat bezala”.
Larunbat goizean, Mañanitas eta udaleko agintarien botereak Momo Jainkoari hiriko giltzak emango dizkiote, bera izango baita Donostiaren agintari hiru egunetan. Momo esnatzera Londres hotelera joan daiteke edonor, eta berezitasun gisa aurten pijama jantzita hurbiltzea proposatu dute.
Larunbat eta igandeko desfileetan 26 konpartsek eta 2.390 lagunek hartuko dute parte. Baina lehenago, otsailaren 13an, ostirala, konpartsa horiek beraien jantzi eta koreografiak donostiarren aurrean aurkeztuko dituzte, Konstituzio plazan, 19:30etik aurrera. Bestalde, inudeak eta Artzaiak ere aterako dira kalera, eta Antiguotarra Dantza Taldeak eta Ikasbide Guraso Elkarteak euren konpartsekin ibiliko dira, hilaren 14an Antiguan eta 22an Amaran, hurrenez hurren.
Eskolaren 75 urteak
Berrikuntza bezala, Eskolaren 75. urteurrenaren harira, Lorezainen konpartsaz gain, 75eko konpartsa magikoa izenekoa ere aterako da, eta horrekin Eskolak Konpartsen eta Karrozen Lehiaketan egindako irteerak gogoratuko ditu.
Jarduera gehiago ere egongo dira egun horietan zehar: Konstituzio plazan erromeria egingo dute lehenengo aldiz, batukada ere izango da Parte Zaharreko kaleetatik barrena, eta gainera, hiriko zenbait lekutan ikastetxeak eta konpartsak aterako dira. Otsailaren 22an, igandean, Eltze festa egingo dute Altzan, 11:00etatik aurrera, 20 konpartsaren laguntzarekin.
Inauteriei amaiera emateko, sardinaren ehorkezta egingo dute otsailaren 16an. Desfilean Zo-Zongok hartuko dute parte, euren Psyco-Clown proposamen beldurgarriarekin. Alargunek, monjeek, deabruek… hiriko Erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte, 19:30etik aurrera. Ibilbidea Bulebarreko kioskoan amaituko dute, eta bertan su emango diote sardinari.
Kartela
Bihar zortzi Inauteriak abiatuko dira. Otsailaren 12tik 16ra hiriko kaleetatan kolorea eta alaitasuna izango dira nagusi. Aurten Eureka konpartsako kide Oliber Nestar izango da Momo Jainkoa eta bere segizioarekin batera ibiliko da: Miriam Lopez, Naiara Domingez eta Elisabeth Garzorekin, alegia. “Inauteriengantik dudan grina helarazi nahi dut, zu zeu zara nire aliatu nagusia!”, egin die dei Momo Jainkoak donostiarrei. Izan ere, euren helburua Inauterietako jarduera guztietan ahalik eta jende gehien parte hartzea da.
Egitarau oparoa
Inauteriak otsailaren 12tik 16ra ospatuko dituzte, baina otsailaren 22ra bitarte bestelako