Iñaki Imaz preso amaratarrari eraso egin diote Estremeran
Etxeratek jakinarazi duenez, Iñaki Imaz preso donostiarrari eraso egin zion «bortizki arazo psikologiko larriak» dituen preso sozial batek atzo, Estremerako espetxean, patiora atera behar zuenean. Patioa ez zegoen zaindaririk eta Imazi hainbat puntu eman behar izan zizkioten. Erasoa jasan zuenetik ospitalera eraman zuten arte lau ordu igaro ziren. «Espetxe Erakundeen utzikeriak berriro ere ondorioak izan ditu», salatu du Etxeratek.