Momo jainkoa izango da hiriko agintaria, astelehena arte
inauteriak abian dira Donostian, eta aukera asko daude jendea etxean gera ez dadin, eguraldia kontra izan arren.
Momo Jainkoa hiriko alkate izango da datozen egunetan. Inauterien etorrerarekin, Juan Karlos Izagirrek aginte makila eman dio jainkoari, eta honek gusto handiz hartu du, udaletxean egindako ekitaldian: “Hiru egun besterik ez ditut nahi dudan guztia egiteko”, esan du. Ondoren, bere legegintzaldian hartuko dituen erabakien berri eman dio herriari: “Hondartzetan ez dira eguzki oihal gehiago sartzen. Beste hondartza bat egingo dugu, udaletxearen terrazan. Horrela, itsasoak ez du hondar gehiago eramango”. Bigarren erabaki bat hartu du: “Igandeetan beti dago lasterketaren bat hirian, jendea beti dabil korrika, Behobia-Donostia dela, Hiru Hondartzetako Krosa dela, Lilatoia dela. Lasterketarik gabeko igandea izango da biharkoa, denak mozorrotzeko eguna”. Eta hirugarren eta azken erabaki bat jakinarazi du: “Maiteminduen eguna da gaur, San Balentin. Gure barruan maitasuna daramagunez, goazen besarkada bat partekatzera denon artean, guztiek bat egin dezagun”. Esan eta egin. Une horretan, herritarrek besarkadak trukatu dituzte udalbatzarren aretoan.
Festa giroan egin dute ekitaldia. Udaletxea dantzaleku bilakatu da une batez, quisiera ser alcalde abestiarekin. Juan Karlos Izagirre alkatea bikingoz jantzita hitz egin du: “Gauzak seriotasunez egiten dakigula erakutsi dugu, baina ondo pasatzen ere dakigu”.
Hitzak hitz,