LABO lehiaketako film laburrak, Antzoki Zaharrean
Otsailaren 16an, film laburrari eskainitako astea abiatuko da Donostian. Zortzigarren urtez, Tabakalerak eta Donostia Kulturak Clermont-Ferrandeko Zinemaldiarekin aurrera eramandako elkarlanari esker, aipatu zinemaldiko Labo lehiaketan aurten hautatutako film laburrak ikusteko aukera izango da.
Labori eskainitako asteak tarte bat eskainiko dio Kimuak programari. Astelehenean, otsailaren 16an, 2014an programa horretan hautatutako zazpi film laburrak eskainiko dira. Hilaren 20a arte film laburrei eskainitako emanaldi bat izango da egunero Antzoki Zaharrean, 19:30ean. Sarrerak 2 eurotan daude salgai.