Luizia. (Argazkia: gaur.donostia.org)
Luizi bat egon da goizeko 2:00etan, Easo kalean, Larramendi kalearen alboan. Bainuetxeko terrazara eroritako lurra ez da kalera iritsi, eta ez da kalterik egon, baina Erdialdean zirkulazio aldaketak egin behar izan dituzte, gertaerak Easo kalea ixtera behartu baitu autoentzat eta oinezkoentzat. Momentuz, zirkulazioa Larramenditik Bizkaia pasealekura zuzentzen ari dira, eta Aietetik Aldapetara.
Dbuseko autobus geltokietan ere eragina izan du itxierak. 21, 26 eta 28 lineek Santxo Jakitunaren 11. zenbakian, Easo plazan eta San Martin kaleko 25. zenbakian dituzten geltokiak murriztu dituzte, eta 36 eta 37 lineak ere Easo kaleko 9. zenbakiko geltokitik ez dira pasako. 32. lineak, berriz, San Bartolomeko geltokia Urbieta kale albora lekuz aldatu du.