Ttalaka Irutxuloko Hitzaren ospakizun ekitaldian izan da
IRUTXULOKO HITZAk 10. urtemugaren ospakizuna egin zuen joan den astean San Telmo Museoan, eta bertan izan ziren Ttalaka-ko Arkaitz Sukuntza eta Jokin Ayerregaray. Erreportaje formatuan jaso dute ekitaldian grabatutako guztia. Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen emanaldiaren zati bat, Unai eta Beñat Gaztelumendiren bertsoak, U.K. Bill taldearen kanta berria eta IRUTXULOKO HITZAko Eneritz Arrillaga eta Nerea Lizarralderi egindako elkarrizketa ikus daitezke bideoan.