'Liburu dendak eta liburutegiak etorkizunari begira'
Liburutegien Eguna dela eta, Tabakalerak, Donostia Kulturak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak jardunaldi batzuk antolatu zituen. Liburutegien eta liburu denden etorkizunaren inguruko hausnarketa bultzatzeko mahai inguru bat egin zuten. Kaxilda liburu dendako Dario Malventi, Garoa liburu dendako Imanol Agirre, Itziar Zubizarreta, Liburu denden elkarteko presidente Andoni Arantzegi eta Alane Martin.