Jendetza Donostian, euskararen alde korrika
Auzoz auzo Korrikaren ibilbidea egin dute herritarrek.
Korrikarekin esnatu da Donostia, goizean goiz, eta lau orduko ibilbidean zehar zirraraz beteriko uneak bizitu dituzte herritarrek. Eragile eta talde askori esker josi dute Korrika hirian, eta eskuz esku joan da Korrikaren lekukoa, Bidebietatik Añorgara, 32.000 metroko ibilbidean. Kostaldetik Zumaiara bidean da orain, eta handik barrualdera egingo du. Azpeitia eta Tolosa zeharkatu eta Goierrin sartuko da hurrena, gauerdian.