Aldamio batetik erori dira langileak, lau metroko garaieratik.
Autobus geltoki berriko lanetan gertatu da istripua.
Donostiako autobus geltoki berria egiten ari zirela, lau metroko garaieratik erori dira bi langile gaur goizean, Osalanek jakinarazi duenez. Aldamio batean zeuden biak. Kolpearen ondorioz, batek aldaka hautsi du, eta besteak esku bateko zenbait hatz. Donostiako ospitalean daude bi langileak.
Goizean, 08:00ak aldera gertatu da istripua, Frantziako hiribidean. Zenbait anbulantzia, udaltzainak eta suhiltzaileak joan dira bertara. Istripua nola gertatu den ikertzen ari dira.