Triatloirako lehen pausoak ematen lagunduko diete parte hartzaileei
Tri-Topaketa antolatu du Donostiako Atletikok iganderako
Iron Girl proiektuaren burua ariko dira parte hartzaileen laguntzaile gisa. Biak ala biak gogotsu daude beren esperientzia partekatzeko. Tri-Topaketan parte hartzeko mezu bat bidali behar da info@triatlonatleticoss.com helbidera, parte hartzaileen izen-abizenak eta telefono zenbakiarekin.
Donostiako Atletikok triatloi zaleentzako topaketa ireki bat prestatu du iganderako, hilaren 26rako. Lehen Tri-Topaketa egingo du Kontxan, 10:00etan. Emakumezkoek eta gizonezkoek parte hartu ahalko dute, eta topaketa honen helburu nagusia triatloia prestatzeko lehen pausuak ematen laguntzea da: zalantzak azaltzea, indarraren garrantziaz hitz egitea eta korrika saioa betetzea, beste gauzen artean. Guztira, bi orduko saioa egingo dute. Ainhoa Larrañaga Donostiako Atletikoko triatleta eta Aitziber Santos triatleta eta Ekainean Donostiako Atletikok bi triatloi antolatuko ditu. Ekainaren 27an 7. Emakumezkoen Triatloia egingo dute, eta ekainaren 28an, 30. Onditz Oroituz triatloia. Bi proba hauetarako izen ematea zabalik da jada.
https://www.youtube.com/watch?v=dLqlMSkdWTs