'Bakearen Usoa' itsasertzera itzuli da
Saguesen jarri dute gaur eguerdian Nestor Basterretxearen eskultura
(Bermeo, 1924 – Hondarribia 2014) eskultura jarri dute Saguesen. Ikusmin handia piztu du muntaketak, eta jende asko hurbildu da eskultura jartzeko lanak ikustera. Iaz iragarri bezala, artista bermeotarraren obra Saguesera iritsi da, Amara Berriko Aita Donostia plazatik kendu ondoren. Iazko azaroan desmuntatu zuten eskultura, eta Errenteriako tailer batean zaharberritu zuten.
Ez da, ordea, Bakearen Usoa itsasoaren aurrean dagoen lehen aldia: 1988ko abenduaren 21ean inauguratu baitzen Zurriolako pasealekuan. Handik urte gutxira, Kursaalen obrak hasi zirenean, Amara Berrira eraman zuten; aldaketa hori behin-behinekoa izan zen, eta Nestor Basterretxeak berak berriz itsas aurrera itzultzeko baldintzapean onartu zuen aldaketa. Saguesera eramateak, beraz, artistaren oroimenarekiko zegoen zorra kitatuko du. Hilaren hasieran hasi ziren Sagueseko zabalgunea berritzeko lanak. Bertako kirol kipamenduak ere berritzen ari dira.
Nestor Basterretxeak bere obraz eta ibilbideaz luze eta zabal hitz egin zuen 2012an Ernest Lluch kultur etxean emandako hitzaldi batean. Hasier Etxeberria kazetariak elkarrizketatu zuen artista bermeotarra. Urte hasieran, Koldo Mitxelenan, Basterretxeari buruzko erakusketa bat ireki zuten, bere pieza intimoenak erakusteko.
[Gallery=185]
Atzo muntatu behar zuten Bakearen Usoa, baina haizeak gogor jo zuen, eta lanak bertan behera utzi behar izan zituzten. Gaur eguerdian, eguraldia lagun, Nestor Basterretxearen