Nola muntatu dute 'Bakearen Usoa' Saguesen?
Irutxuloko Hitzak Basterretxearen eskultura kokapen berrian jartzeko lanak grabatu ditu.
Sagues berritzeko lanak aurrera doaz, eta gaur plan honen momentu garrantzitsuenetako bat iritsi da, Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa Saguesera heldu baita. Muntaketa ikusgarria izan da, eta ikusmin handia piztu du. Garabi baten laguntzarekin jarri dituzte eskulturaren bi pieza handiak, eta irudi ikusgarriak utzi ditu muntaketak, bideoan ikus daitekeen bezala.
Aste honetan txukunduko dute eskulturaren inguruko gunea, eta zabalguneko kirol ekipamendu berriak bukatuko dituzte. Aurrerago ekingo diote eskulturaren ingururako aurreikusita dagoen proiektuari.
[Gallery=185]