Bihar irekiko dute 'Oporretan euskaraz' udalekuetan izena emateko epea
Zozketa hilaren 19an egingo dute.
www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus helbideetan, eta baita Euskara Zerbitzuaren bulegoan,.
Aurtengo udaleku irekietan 2004tik 2010era bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haur donostiarrek har dezakete parte. Taldeak, gehienez ere, hamabi haurrez osatutakoak izango dira eta hizkuntza ereduaren, jaiotze urtearen eta jasotze puntuaren arabera bilduko dituzte. Izena eman duten haur guztien zerrenda maiatzaren 15ean ikusgai egongo da aipatutako webguneetan. Egun horretan, zerrendan ager daitezkeen datu okerrak zuzentzeko aukera egongo da.
Plazak zozketa publiko bidez eskainiko dira maiatzaren 19an, eta guztira 78 talde osatuko dituzte. Emaitzak egun berean, arratsaldez, jarriko dira jendaurrean Euskara Zerbitzuaren iragarki taulan eta web guneetan.
Udaleku hauek uztailean zehar egiten dituzte astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era. Astean behin egun osoko irteera izaten dute haurrek, 09:30etik 17:30era bitartean, haur hezkuntzakoek izan ezik. Mota guztietako jarduerak egiten dituzte: hondartzara joaten dira, hiriko parke eta lorategietan jolasak egiten dituzte, euria egiten duenean eskola edo haur txokoetako gelak erabiltzeko baimena izaten dute jolas, tailer eta txapelketak egiteko eta ingurugiroa lantzen dute.
Prezioak
Hilabete osoko kuota 154,60 eurokoa da; familia ugarientzat, berriz, 116,00 eurokoa eta familia ugari berezientzat 77,28 eurokoa. Bestalde, gizarte-laguntza jasotzen duten familietako haurrentzat kuota 15,45 eurokoa izango da.
Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan euskaraz udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea irekiko dute bihar, hilaren 14ra arte. Izena ematea internet bidez egin daiteke