Udalak salatu du % 61,8 Bilbon antolatzen direla.
Aurten 82 kongresu egingo dira hirian Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizen esanetan. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Udalak salatu du Eusko Jaurlaritzak kongresu gehiago egiten dituela Bilbon Donostian baino, naiz eta kongresuei lotutako turismoa iaz %5 haiz. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizen esanetan, iaz kongresuekin lotutako jarduerek 18,5 milioiko ekarpena egin zioten hiriari, eta 28.300 bisitari jaso zituen.
Aurten 82 ekitaldi aurrikusi ditu udalak, eta guztira 32.000 pertsona bertaratuko dira hirira. Bestalde, datorren urterako Convention Bureauk dagoeneko 19 kongresu eta ekitaldi lotu ditu, eta 23.200 bat lagun bertaratzea espero du.
Dena den, Ruizek salatu du Eusko Jaurlaritzak Bilbon antolatutako kongresu-kopuruaren eta Donostian antolatutakoen arteko aldea oso nabarmena dela: “Ikeiren azterketaren arabera, 2013 eta 2014 urteetan antolatutako kongresu guztien % 52 Bilbon egiten dira, eta % 42, Donostianm nahiko proportzionala. Baina horietatik Eusko Jaurlaritzak antolatutakoei erreparatuta, proportzionaltasuna desagertu egiten da; Eusko Jaurlaritzaren kongresuetatik % 61,8 Bilbon antolatu dira, eta % 26,6 Donostian”.
Zinegotziak Eusko Jaurlaritzak iaz antolatutako hainbat kongresuen datuak aipatu ditu: OSALANek edo EEEk 19 kongresu antolatu zituzten Bilbon eta 2 Donostian; IHOBEk, 18 Bilbon eta 1 Donostian; SPRIk, 52 Bilbon eta 18 Donostian; Emakundek, 38 Bilbon eta 5 Donostian; eta Innobasquek, 16 Bilbon eta 5 Donostian.
Azkenik, turismo-bulegoari emandako laguntzak erdira murriztu izanaren aurka agertu da Ruiz: “Politika horiek gure flotazio-marraren aurkako eraso zuzena dira; hori bai, harro asko erakutsiko dituzte gero datuak, eta Donostiako sektore turistikoaren alde agertu, nahiz eta datuok ez diren Jaurlaritzari esker lortzen”.
-
-
Donostia, Bilbo eta Gasteizko kongresuak Eusko Jaurlaritzaren parte hartzerik gabe. (Argazkia: Donostiako Udala)
-
-
Hiru hiriburuetako kongresuak Eusko Jaurlaritzaren parte hartzearekin. (Argazkia: Donsotiako Udala)