Intxaurrondoko kalean urbanizazio obrak egingo dituzte aurretik, eta gehienez sei hilabeteko epean hasiko dira lanean.
Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutaranen esanetan obrak 18 hilabean egingo dituzte. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Intxaurrondoko
Julimasene kalean
babes ofizialeko 22 etxebizitza eraikitzeko lizentzia ematea adostu du gaur Donostiako Udalak. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranek aurkeztu ditu obrak, eta etxebizitzekin batera inguruan urbanizazio obrak egiteko lehen fasea onartu dutela adierazi du. Obren kostua 1.441.009 eurokoa izango da, eta gehienez sei hilabeteko epean hasi beharko dituzte lanak.
Burutaranek azaldu duenez, proiektua 2008tik etenda egon da, etxebizitzak eraikiko dituzten eremuetara iristeko sarbideak falta direlako. Horrela, aurreko ostiralean Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako obren proiektuei esker, etxebizitzak eta ubranizazio berria 18 hilabeteetan egingo dituzte.
Zinegotziaren esanetan, 22 etxebizitza horiek ez dira
alokairuzkoak izango, baina datorren udalbatzarrean proposamena egingo dute alokairuan daudenei etxe horiek eskaini, eta babes ofizialeko alokairuko etxeak husteko, eskaintza zabalduz. Bestalde, Julimaseneko etxe berriek 27
garaje eta
bizikletak gordetzeko 20 aparkaleku izango dituzte.
Zubia egingo dute Julimasenen
Burutaranek azaldu duenez, urbanizazioaren obrak Construcciones Moyua S.L.-ri esleitu dizkio udalak. Zonaldea inguratuko duen
errepide berri bat egingo dute, zirkulazioa erraztuz, eta baita
12 metroko zubi bat ere. Horrez gain, zonaldeak
27 aparkaleku berri izango ditu, doakoak denak, eta baita mugikortasun urrituko pertsonentzako plaza bat ere. Zinegotziak adierazi du etxebizitza bila dabitzan donostiarrei aukera berri bat eskainiko diela obra berri horiek, eta baita Julimaseneko bizilagunei mugikortasuna erraztu ere.
Julimasenek itxura hau hartuko du obra berriekin. (Argazkia: Donostiako Udala)