Zezenketak berriz egitea "atzerapauso nabarmena" dela uste du Eguzkik
Eguzki talde ekologista kontra agertu da: “Bere burua kultur hiriburu moderno gisa erakutsi nahi duen Donostiarentzat, eta batez ere, animalien aurkako tratu txarrak alboratzeko bidean “atzerapauso nabarmena” dela adierazi du. Kultura eta modernitatea “saldu” nahi dituen hiri batean zezenak torturatu eta hiltzea “kontraesan larria” dela uste du.
Donostiako Udalaren erabakiak kultur hiriburutasunaren arimari kalte handia egiten diolakoan dago. Europar gehienentzat zezenketen “ikuskizun krudel, odoltsu eta alferrikakoa” sustatzen jarraitzea “ulertezina” dela adierazi du, eta donostiar gehienak ere zezenketen aurka daudela garbi ikusten dutela plazaratu dute: “Zezen plaza eraikitzekotan zirenean, zezenketen kontrako 16.000 sinadura bildu eta udaletxean aurkeztu zituzten. Orain, berriz, ‘Donostian zezenketarik ez’ eskaerak ia 10.000 sinadura bildu ditu astebeteko epe laburrean”.
Gainera, Illunbeko zezenketek geroz eta ikusle gutxiago erakartzen dituztela esan du: “Horren lekuko dira 2011 eta 2012ko zezenketak, Illunben egin ziren azkenak. Harmailak ia hutsik zeuden”. Donostiako udal berria zezenketen sustatzaile bihurtu dela salatu du: “udal azpiegiturak uzten ez ezik, dirua ematen edo ez kobratzen ere laguntzen du. Illunbe alokatzeko kanona %40 merketu du”. Zezen plazak udalean jada “29 milioi euroko” zuloa eragin duela nabarmendu du Eguzkik.
Zezenketak berriro egingo diren albisteak, protestak eragingo dituelakoan daude, eta Eguzkik protestekin bat egin eta parte hartuko duela plazaratu du. Gainera, donostiarrak zezenketen aurka protesta egitera deitu ditu.
Illunben berriz ere zezenketak egingo dituztela eta,