Naroa Perezek brontzezko domina bat lortu du Espainiako Gimnasia Erritmiko Txapelketan
Donosti klubeko kideak pilotarekin egindako lanari esker eskuratu du hirugarren postua
Donosti Klubeko bi gimnastek parte hartu zuten txapelketan, norbanakako modalitatean, eta horietatik batek domina bat lortu zuen. Hain zuzen ere, Naroa Perezek brontzezko domina bat lortu zuen senior mailan, pilotarekin egindako lanari esker. Sailkapen orokorrean, bosgarren lekuan geratu zen Perez. Anne Lezea, berriz, junior mailako 10. postuan geratu zen.
Espainiako Gimnasia Erritmiko Txapelketa jokatu zuten 300 gimnasta inguruk, joan den asteburuan. Galiziako Pontevedra hiria izan zen lehiaren lekuko.