Deportivo izango da Realaren lehen aurkaria, Riazorren
BBVA Ligaren 2015-2016 denboraldiko egutegiaren zozketa egin dute Madrilen
Realak dagoeneko badaki zein izango den datorren denboraldiko bere egutegia. Izan ere, BBVA Ligaren 2015-2016 denboraldiko egutegiaren zozketa egin dute gaur eguerdian, Madrilen. Zozketak hala erabakita, Deportivo izango da txuri-urdinen lehen aurkaria, A Coruñan, Riazorren. Anoetako lehen partida, berriz, Sportingen aurka jokatuko dute. Euskal derbiei dagokienean, Realak eta Athleticek ligako 6. jardunaldian jokatuko dute elkarren aurka, Anoetan (irailak 26-27), eta 25. jardunaldian San Mames Barrian (otsailak 20-21). Eibarren bisita, berriz, 14. jardunaldian jasoko du Realak Anoetan (azaroak 28-29), eta 33. jardunaldian Ipuruan izango dute norgehiagoka (apirilak 16-17). Ligari amaiera emateko, maiatzaren 15ean, talde txuri-urdinaren aurkaria Valentzia izango da, Mestallan.