EAJ eta PSE-EEren arteko akordio hitzarmeneko 16 puntuak betetzea da udal gobernuaren lehentasuna.
Udal batzordeetan bildu dira zinegotziak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Gobernu programa eta kudeaketa plana udazkenean aurkezteko konpromisoa hartu du gaur Eneko Goia alkateak, Udal Batzordeetako bileran. Hala, datozen hilabeteetan programa zehazteko lan egingo dutela adierazi du alkateak; indartu beharreko arloak
mantentze lanak eta
giza baliabideak direla zehaztu du.
Hala,
EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu-akordioan hartutako 16 konpromisoak betetzeko neurriak zehaztuko dituzte udazkenerako. Hain zuzen ere, gaurko batzordeetan zinegotzi bakoitzaren betebeharrak zehaztu dituzte.
Goiaren esanetan, udak gobernua osatzen duten bi alderdiek sintutako
Donostiaren Aldeko Hitzarmena dokumentua zehaztea da helburu nagusia orain, eta bertan jasotako 16 ildo estrategikoak landuko dituzte aurrerantzean: “Gobernu programari atxikitutako kudeaketa plana egingo dugu, betiere, programan zehaztutako helburuak betetzeko, eta programa betetzeko kontrola egiteko baliabideekin betetzeko”.
Bestalde,
mantentze lanak eta
giza baliabideak indartzeko asmoa agertu du alkateak: “Mantentze lanetako udal egituran zuzendaritza berria osatu dugu; giza baliabideen arloan berriz, udalaren antolaketari eta udal langileei tarte bat eskaintzeko beharra ikusten dugu”.
Udalaren egoera ekonomikoa, ona
Goiak udalaren egoera ekonomikoa baloratu du gaurko batzordeetan, eta
orokorrean ona dela adierazi du: “Dena den, badago zer kritikatu, hain zuzen ere, inbertsioen exekuzioa, bai diru sarreren eta baita gastuen ataletan”. Alkatearen esanetan, diru sarreren exekuzio maila
%49,81 dela, eta gastuen exekuzio maila berriz,
%48,72. Inbertsioen inguruan, berriz, exekuzio maila
%59,67 da, baina esleitutako jarduerak
%33 dira eta amaitutakoak, aldiz,
%12,18.
Udal gobernuaren 16 puntuak
Alkateak, halaber,
udal gobernuak lehenesten dituen 16 proiektuak nabarmendu ditu:
1) 2016ko Europako Kultur Hiruburutza
2) Tabakalera eta Mundaizeko inguru berritzailea
3) Ekonomia sustatzeko plana eta giza-garapena
4) Sagues berria
5) Donostialdeako Metroaren geltoki berriak
6) Carlos I kentzea
7) Etxebizitza berrien parkea, gazteentzako zein nagusientzako alokairuko apartamentuak eta Loiolako Kuartela
8) Garbiketa eta hiri mantentze-lanak egiteko plangintza
9) Belaunaldi arteko plangintza
10) Giza Eskubideen eta Bitartekaritza Nazioarteko Institutua eta Giza Eskubideak, Elkarbizitza eta Bakearen Batzordea
11) Altzako distritoa eta Igeldoko Tokiko Entitate Txikia
12) Kirol-instalazioak hobetzea
13) Martutene-Txomin, uholdeei aurre egiteko segurtasuna
14) Urumeako birsortzea eta garbiketa
15) Hiri-mugikortasun jasangarria eta oinezkoentzako guneak berreskuratzea
16) Hiri gazte eta dinamikoa, eta ondarearen balioa azpimarratzea.