Mikel Erentxunen zale batek bere azken diskoaren azala tatuatu du
Duncan Dhu taldearen jarraitzaile talde baten bidez jakin ahal izan dugu zale batek musikari donostiarraren azken diskoaren azala tatuatu duela besoan. Twitter bidez zabaldu dute @zurizuto txiolariaren tatuajearen marrazkia. Mikel Erentxunek aurten argitaratu duen Corazones diskoaren azala da; Mikel Erentxunen aurpegiaren soslaia agertzen da bertan.