Ostegunean erabakiko dute zein traineruk jokatuko duten Kontxako Bandera
Emakumezkoen 11 ontzi eta gizonezkoen 24 saiatuko dira lehia preziaturako txartela lortzen.
Donostiarrak, irailaren 6ko eta 13ko jardunaldietan parte hartuko dute.
Arraunzaleek galdu ezineko urteroko lehia handia izaten da Kontxako Bandera. Bertan zeintzuk parte hartuko duten jakiteko, sailkatze estropada jokatzen dute gonbidatutako traineruek, iraileko lehen igandea baino hiru egun lehenago. Hala, datorren ostegunean, irailak 3, erabakiko dute 2015eko Kontxako Banderan zein taldek parte hartuko duten, erlojupean. Ondoren, datozen bi igandetan jokatuko dute Kontxako Bandera, bi jardunaldietako denborak batuz.
Emakumeen sailkatze estropada 17:30ean izango da; eta guztira 11 traineru arituko dira lehian; A multzoan: Cabo, Zarautz-Getaria, Hibaika, Orio, San Juan eta Zumaia; B multzoan: Arraun Lagunak 50-Donostiarra, Chapela, Colindres, Hernani eta Oiartzungo Itsaslapurrak. Erlojupeko proba izango da, eta partaideek 1’5 itsas miliako distantzia egin beharko dute, bi luze eta ziaboga bakarrarekin. Hamaika talde horietatik lau azkarrenek lortuko dute sailkatzea.
Gizonen lehia, berriz, 18:00etan izango da, eta 24 talde saiatuko dira zazpi postuetako bat lortzen. Bi multzotan jokatuko dute erlojupekoa; A multzoan: Bermeo-Urdaibai, Cabo, Getaria, Kaiku, Hondarribia, Orio, Portugalete, San Juan, Sanpedrotarra, Tiran, eta Zierbena; B multzoan: Amegrove, Castropol, Ares, Mugardos, Deusto, Hibaika, Lekittarra, Oiartzungo Itsaslapurrak, Ondarroa, Pedreña, Zarautz eta Zumaia. Erlojupeko proba izango da, eta guztira 3 itsas miliako distantzia egin beharko dute; bi luze eta ziaboga bakar batekin. Lehen zazpi denbora onenak egiten dituztenek eta hiriaren ordezkari den