1813ko abuztuko gertakariak gogora ekarri dituzte
Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak antolatutako Zuzi Martxa egin dute, Parte Zaharretik barrena.
Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak zuzi martxa edo Urgulletik jaitsiera egin du. 1813ko abuztuko gertakariak gogora ekartzeko ekitaldietako bat da. Soldadu frantsesak errenditu zirenean, armekin desfilatzen atera ziren hiritik. Herritarrak, ordea, sarraskia jasan ondoren etxerik gabe eta ezer gabe geratu ziren. Honela, elkarteak armada frantseseko soldaduek eta donostiarrek jaso zuten tratu desberdina salatu nahi du.
Santa Maria elizatik atera dira 1813ko donostiarrak, eta San Bizente elizaraino egin dute ibilbidea, bi geldialdirekin. Geldialdi bakoitzean Ane Labaka bertsolariak zenbait bertso kantatu ditu sarraskiaren harira, eta Iñaki Egañak historiaren azalpenak eman ditu. Lehenengo geldialdian, berriz, bi dantzarik agurra eskaini dute. Abuztuaren 31 kaletik zenbiltzan herritar eta kanpotar ugarik interesez ikusi dute ekitaldia. Hirugarren aldia da egiten dutela.