Hasi dira Porrontxoak!
Egiako jaiei hasiera eman diete Haurren Jaitsierarekin.
Iritsi dira Egiako Porrontxo jaiak. Aste guztian zehar jada haurrek arratsaldero zertaz gozatu izan dute, baina ofizialki gaur arratsaldean hasi dituzte jaiak, jaitsierarekin. Euripean hasi dituzte jaiak, baina horrek ez die axola izan, balkoietatik ere ura botatzeko eskatu baituta. Porrontxo eta Porrontxinaren lagunatzarekin eta Lagunak txarangaren konpainian Plaza Haundira iritsi dira txikiak eta gurasoak. Txupina 20:00etan botatzekoak ziren, eta ondoren, lehen aldiz, Kuadrillen Jaitsiera egitekoak ziren, aurreko urteetako igoeraren ordez. Igandera arte, haur, gazte eta helduek hainbat jarduera izango dituzte auzoan. Hemen aurtengo Porrontxoetako