Xixili Egiguren eta Odile Arrieta Amara Berriko jai batzordeko kideak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Amara Berriko jaiak abian dira, eta jai batzordeko kideei ilusioa eta gogoa darie. Antolakuntza taldea sendo dagoela eta motibatuta dagoela azaldu dute Xixili Egiguren (1991) eta Odile Arrieta (1986) kideek: «Jai batzordeak oso ondo funtzionatu du, aurreko urteetan baino askoz hobeto. Lehenago hasi gara, ardurak hobeto banatu ditugu, oso lan giro polita dago; esan dezakegu helburuak bete ditugula».
Inoiz egin duten egitaraurik osatuena prestatu dutela uste dute: «Azken urteotan jai egitaraua zabaltzen ari gara, lan asko exijitzen du, baina kezkatuta geunden lan taldearekin, ongi zaintzen ez ote ari ginen beldur hori baikeneukan. Horregatik erabaki genuen programan aldaketa handirik ez egitea, hain zuzen,taldea zaintzearen erronkari heldu ahal izateko… Eta azkenean, motibazioagatik eta ilusioagatik, gauza berri pila sartu ditugu egitarauan».
Inoiz egin duten egitaraurik osatuena prestatu dutela uste dute: «Azken urteotan jai egitaraua zabaltzen ari gara, lan asko exijitzen du, baina kezkatuta geunden lan taldearekin, ongi zaintzen ez ote ari ginen beldur hori baikeneukan. Horregatik erabaki genuen programan aldaketa handirik ez egitea, hain zuzen,taldea zaintzearen erronkari heldu ahal izateko… Eta azkenean, motibazioagatik eta ilusioagatik, gauza berri pila sartu dituguegitarauan». Hasieran tematuta zeuden jai batzordea oso jende gazteak osatzen zuelako, eta asko berriak zirelako: «Ez genuen uste jendeak ardura handiak hartuko zituenik. Jaiak aurrera egiteko,ordea, ezinbestekoa da. Konturatu ginen jendea ahalduntzea lortu behar genuela, eta feminismoaren tresnak erabiliz lortu dugu hau guztia. Jendeari erabakitzeko gaitasuna eman, azalpenak eman, konfiantza eman, denon ahotsa entzunda…».
Indartsu daude, eta hurrengo urteetan, gainera,apustu handia egin nahi dute: «Auzoa oso handia da, eta gure nahia da Olaeta plazatik auzo guztira zabaltzea festa». Baina, pixkanaka egingo dute: «Oraingoz, hemen ingurukoa sustatuko dugu. Datorren urtean ikusiko dugu zer gertatzen den. Olaeta inguruko bizilagunek jaiak bereak direla sentitzen dute, baina, lau kale harago joanda,jendeak ez daki jaiak egiten ditugunik ere. Hori da gure apustua hurrengo urteetara begira, auzo guztiarentzako jai batzuk sortzea. Badakigu hau ez dela egun batetik bestera aldatuko, baina pausoak ematen ari garela uste dugu, eta lanean jarraituko dugu».
Txupina
Atzo hasi ziren festak, eta Kortxoeneako kideek txupina piztea zuten aurreikusia. Groseko gaztetxearen proiektuaren lan dinamika et aeuren proiektua ber ajai batzordearen parekoa da, Arrieta eta Egigurenen ustez. Elkartasun keinu gisa eman diete festari hasiera emateko ohorea. Gaur,ostirala,Goizaldi dantza taldeak –auzotar askok parte hartzen dute bertan– emanaldi bat egingo du Olaeta plazan, 19:00etan.
Kirolfesta ere egingo dute Amara Berri Ferrerias eskolako jolastokian, 18:00etan. Kirol festa,bai.Ez dutelako kirol txapelketa izatea nahi: «Guk uste dugu parte hartze hutsagatik denak irabazleak direla. Aurten, gainera, komentatu dute oso giro ona egon dela, eta zazpi gol sartu dizkietenak ere pozik geratu direla [barrez]. Joan den asteazkenean hirugarren denbora egin zuten; errugbian egiten den bezala, partidaren ondoren zerbait hartzera joan ziren. Hori izan zen denentzat saria. Gozamenak ez du zertan lehiakortasunarekin bat egin behar. Edonork parte hartzeko eta barre batzuk botatzeko aitzakia bikaina da kirol festa. Eta auzoko kuadrilla desberdinak elkartzeko balio du. Urtean zehar asko kostatzen zaigu, auzo honetan jendea ez delako auzoan bertan ibiltzen. Denak auzoan elkartu eta ondo pasatzeko momentuak sortu behar dira».
Afalorduan atuna eta ogitartekoak emango dituzte, eta gauean reggae eta rock musikarekin gozatuko dute Soupkandja eta Rock Kam Broom taldeekin.
Saskibaloian eta futbolean ez, baina Korroxkada txapelketan bai. Lehia gogorra izango dela iragarri dute. Parte hartu nahi duenak goizeko 2:00etan egon beharko du plazako karpan: «Jendeak jakin dezala jai batzordeko jendeak hilabete daramala korroxkada txapelketarako entrenatzen. Botatzen dugun korroxkada bakoitzak puntuazioa dauka ondoko lagunarengatik».
‘Guarrindongada’
Larunbata goizean, paella txapelketarekin batera, guarrindongada txapelketa egingo dute. Iaz harrera bikaina izan zuen, eta berriro egingo dute. Momentuan prestatu behar dute guarrindongada: «Guk emango ditugu osagaiak, eta horiekin pintxo goxo bat prestatu beharko dute». Hau guztia eztarriak mojitoekin bustita, mojito edatea egingo dute eta. Iñigo Tenprano gaztearen omenezko pala txapelketa ere egingo dute aurten, Gaska kiroldegian, bere kuadrillak antolatuta.
Finalak larunbatean izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Liga mixtoa egin zuten iaz, baina aurten neska eta mutilen ligak banatu dituzte. Jai gunean herri bazkaria egingo dute, 14:00etan; 150 gazte inguru elkartu ohi dira bertan. Bazkalondoren bertso saioa eskainiko dute Beñat Gaztelumendik, Ane Labakak, Izarne Zelaiak eta Amaia Iturriozek. Gai jartzaile lanetan ariko da Amaia Agirre. Arratsaldean, haur txokoa eta gaztelekuarekin elkarlanean antolatuta, haurrentzako jokoak eta tailerrak egingo dituzte Olaeta plazan. Elektrotxarangak giroa alaituko du, eta jaietako karpan happy hour-a hasiko da, 20:30ean. Kalimotxo eta garagardoak erdi prezioan salduko dituzte. Gauean, zuzeneko musika gehiago: Physis Band, The Groove Girls eta Ingo Al Deu.
Igandea «sekulakoa» izango delakoan daude. Goizean giza proba egingo dute Astigarragako Emarri taldekoek. Erakustaldia egin ondoren, herri bazkaria egingo dute. Bazkalostean, musika lasaia entzuteko ordua helduko da: More More hirukote zarauztarra eta Liher formatu akustikoan ariko dira. Ondoren, bertsopiropoteoa egingo dute auzoan zehar, 19:00etanhasita.Bertsoa,poteoa etapiropoaknahastuta,ligoteo sanoaren aldeko jarduera gisa egingodute.Eta NAN arrotzen jaurtiketan onena nor den ere erakutsi beharko dute. Igandea DJ Puntx-en musika saioarekin bukatuko da. Parrandazaleak dantzan jartzea izango da bere erronka, jai giroa sortzea musika estilo desberdinekin.