Txupina bota ostean entzierroa egin dute auzoko txikiek; astelehenera arte izango dira jaiak auzoan.
Haur bat, jostailuzko zezen batekin, entzierroan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Jai giroa nagusitu da Martutenen ostiral arratsaldetik; eta ez da etenik izango astelehenera arte, Pilar eguna. Txupina bota eta haurrek eman diote jaiei hasiera, entzierroa eginez, buruhandien konpainiarekin. Sorginzulo plazatik atera, auzoan barrena bueltaxka bat eman eta ikastolako jolastokian bukatu dute ibilbidea. Pixkanaka geroz eta lagun gehiago bildu dira. Bertan ez dute aspertzeko tarterik izan etxeko txikiek: gaztelu puzgarria, txano kustomizazio tailerra, zezen mekanikoa, askaria… eta eguna bukatzeko, dj-a izango dute auzoan.
2015eko Martuteneko Jaiak. Egitaraua.
Larunbata, urriak 9 (haurren eguna)
10:30 Gorriti eta bere animaliak. Parkean.
11:30 – 13:30 Puzgarriak Ikastolako jolastokian.
13:00 Marmitako dastatzea. Parkean. El Pilar elkarte gastronomikoak babestuta.
16:00 – 18:00 Puzgarriak Ikastolako jolastokian.
16:30 Mus txapelketa. Sorginzulo txokoan. Alai eta Taberna Berri ostatuek lagunduta.
17:00 Futbolin txapelketa. Lore Toki tabernak antolatuta. Izen ematea bikoteko 4 €.
18:00 Askaria haurrentzat parkean. El Pilar elkarte gastronomikoak babestuta.
18:30 Batukada Zozongorekin auzoko kaleetatik barrena (Etxarrienek babestuta).
20:00 Egan txiki.
23:00 EGAN.
23:00–2:30 DJ peatonal kalean. Itxasne tabernak antolatuta.
Igandea, urriak 11
11:30 Kalejira Añorgako erraldoi eta buru handiekin. Ohorezko aurreskua dantzatuko dute Txapelaundi eta El Pilar elkarte gastronomikoen aurrean. Ikastolako patioan bukatuko dute.
13:00 Euskal dantzak Añorgatik. Parkean.
14:30 Herri bazkaria Ikastolako jolastokian. Sarrera onartuko da bakarrik dagokion txartelarekin. GOGORATU EROSTEA ZUEN TXARTELAK AUZOKO OSTATU ETA SALTOKIETAN (salmentan urriaren 5a arte).
Parte hartu! Zenbait zozketa, sorpresa ugari haurrentzat eta Gilari buruzko bakarrizketa.
Helduak 22 €, haurrak 16 urteak arte 10 €. Bazkaria “La Jodedera”-ren euskal-kubatar erritmoekin girotuta egongo da.
19:30 Motxila 21 (Nafarroako Down Sindromea Elkarteko kideez osaturiko rock banda).
23:00 – 2:30 Kontzertu bikoitza:
23:00 Cero a la izquierda
00:00 El Drogas
23:00 – 2:30 DJ peatonal kalean. Itxasne tabernak antolatuta.
Astelehena, urriak 12 (Pilar eguna)
09:00 Udaleko dultzaineroak auzoko kaleetatik barrena (Beltzari eskerrak!).
10:00 Herri kroseko XXIV. edizioa. Senior eta beterano kategoriak. Luzera: 6.800 m. Sariak denontzat Iñaki Gurrutxaga harategi urdaitegiak babestuta. Izen ematea: 6 € (lasterketa baino lehen ordaindu beharrekoa). Irteera eta helmuga gasolindegiaren atzealdean.
11:30 Ohiko meza hildako auzotarren oroigarri gisa. Kalean, Pilar Ama Birjinaren aurrean.
11:30-12:30 Herri kirolak: nesken erakustaldia. Ikastolako jolastokian.
12:30 Sagardo Eguna. Sagardoen dastaketa, Herriko produktuak eta artisautza feria. Aurten trikitilari gazteek eta Iker Goenagak girotuta egongo da. Ikastolako jolastokian. Gure eskerrik zintzoenak bertako baserriei eta inguruko sagardogileei, beraiei esker beste urte bat aurrera eramango baita ekimen hau. Laguntzen dute:
Baserriak: Aldaba Zarra (gaztak), Okendotegi, Apaola (gaztak), Agirretxe eta Ataun (taloak).
Sagardotegiak: Sarasola, Otxu Enea, Bereziartua, Egiluze, Alorrenea, Astarbe, Barkaiztegi, Petritegi, Gartziategi , Lizeaga eta Rezola.
12:30 “Bakailua pil pilean” elkarteen arteko Txapelketa Gastronomikoaren VIII. Edizioa. Ikastolako jolastokian. Lehenengo saria: txapela eta afaria bi lagunentzat Barkaiztegi jatetxean. Bigarren saria: afaria bi lagunentzat All i Oli jatetxean. Hirugarren saria: afaria bi lagunentzat El Pilar elkartean. Laugarren saria: 2ardo botila.
18:00 Magia ikuskizuna. Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarlanean sortu dute magia saio erabat berritzailea. Magia familia osoarentzat. Parkean. Martuteneko euskara batzordeak lagunduta.
20:00 Lumagorriko oilasko errea prezio herrikoietan. Parkean. Txapelaundik babestuta.
21:15 Su artifizialen II edizioa, Astondoa pirotekniarekin. Sorginzulo plazan.