Bi telesail, bi film luze eta hainbat iragarkiren eszenatoki da hiria.
Ezkerretik eskuinera, Ernesto Gasco, Josean Bengoetxea, Miren Gaztanaga eta Patxo Telleria. (Argazkia: Donostiako Sustapena)
Alli abajo serie arrakastatsua,
Igelak filma eta Donostia 2016ren
Kalebegiak Donostiako Sustapeneko Film Commission-en lankidetzan egiten ari diren grabazioetako batzuk dira.
Produkzio-etxeek emandako datuen arabera, filmaketa horiek hirian duten eragin ekonomikoa hiru milioi eurotik gorakoa da. Grabaketek hainbat aktore ekarri dituzte hirira, horien artean,
Maria Leon, Oscar Terol, Josean Bengoetxea, Jon Plazaola eta Gorka Otxoa.
Gaur
Artelekuren instalakuntza zaharretan elkartu dira Ernesto Gasco, Donostiako Sustapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotzia eta
Igelak filmaren lan taldea. Bertan filmatu ditu
Patxo Telleria zuzendariak bere filmeko eszena batzuk. Donostia eta inguruko herrietan filmatzen ari dira egunotan. Pasa den azaroaren 2an, ABRA PRO produkzio-etxeak
Igelak film luzearen grabazioari ekin zion; filmeko protagonista
Gorka Otxoa da. Aktore donostiarra etxegabe baten larruan sartu da. Beste etxegabe batzuekin abandonatutako eraikin bat okupatuko du. Filmak, hainbat musikariren partaidetza izan du, besteak beste,
Ainhoa Arteta,
Xabi Solano (Esne Beltza),
Gose,
Francis (Doctor Deseo),
Natxo de Felipe,
Oreka TX eta
Gatibu.
Altza, Gros, Txomin eta Donostiako epaitegian ere filmatu dute.
Ernesto Gasco, Donostiako Sustapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotziak, azpimarratu duenez, “filmaketa horiek hirian
1.720.000 euroko inbertsio zuzena eragiten dute. Zeharkako gastua 1.449.725 eurokoa dela uste da; izan ere, horien guztien aurrekontua, guztira, kasik 4 milioi eurokoa da. Gastu horiek ostatuan eta mantenuan egindako inbertsiotik eratortzen dira; izan ere, filmaketa horiek egin ahal izateko, gutxienez, 165 lagun etorri dira hirira eta 135 egun egingo dituzte bertan”. Gainera, produkzio-etxeek bertako enpresak kontratatzen dituzte ikus-entzunezko lanetarako, katerinerako eta garraioetarako.
Film Commission-en arabera, Donostia hainbat ikus-entzunezko proiektu nabarmenen filmaketarako agertoki gogokoenetariko bat da: “Kasu batzuetan, balioa ematen zaio kultura, tradizio eta paisaia donostiarrei, eta hori hiriarentzako publizitate garrantzitsua da. Beste batzuetan, horren ezagunak ez diren baina hiriak ikus-entzunezko proiektuetarako kokapen gisa eskaintzen dituen aukera ugariak agerian uzten dituzten kaleak eta plazak erabiltzen dira.
Alli abajo telesaila
Alli abajo seriearen bigarren denboraldiak ere bere filmaketarako ekipoa Donostiara ekarri du. Antena 3 telebista kateko serie arrakastatsuak, urrian, hainbat atal filmatu ditu hiriko toki desberdinetan, zehazki: Parte Zaharrean, Aquariumen, Igeldoko funikularrean eta Igeldoko jolas-parkean, Koldo Mitxelena kulturunearen aurrean eta La Perlan. Donostiako Sustapenaren ustez, seriea jada hiriaren marketin-tresna bilakatu da: lehenengo denboraldiaren ondoren, turista asko
portura hurbildu da serieko lehenengo denboraldian agertzen zen tabernaren bila eta harrituta geratzen dira establezimendu hori ez dela existitzen konturatzean”.
Kalebegiak
Donostiako Sustapeneko Film Commission-ek 2016ko proiektu garrantzitsu honetan parte hartzen jarraitzen du; filma hamabi film laburrek osatzen dute.
Gracia Querejetaren
Txintxorro filmaren,
Telmo Esnal eta Asier Altunaren
Estropadak filmaren eta
Koldo Almandozen
Narciso filmaren filmaketan hartu da parte. Datorren urtean filmatuko dira Borja Cobeaga, Imanol Uribe, Julio Medem eta Daniel Calparsororen gainerako film laburrak.
XX. mendearen erdialdean girotutako telesaila
Tele 5 katearen seriea da eta datozen egunetan Donostian filmatzekotan da. Espainian, XX. mendearen erdialdean, girotuta dago eta aukeratutako kokapenak
Kontxako hondartza eta Miramar jauregiko lorategiak dira. Film Commision-ek filmatzeko beharrezkoak diren Udalaren nahiz Kostak Ministerioaren baimenen kudeaketan laguntzen du eta hainbat erakunde pribaturekin ere bitartekari-lanak egin ditu. Halaber, filmaren attrezzo departamentuarekin ere elkarlanean aritu da.
Iragarkiak
Azaroan zehar, telefoniako marka garrantzitsu batek Artikutzan filmatzen jardun du eta denbora gutxi barru telebistako pantailetan ikusi ahal izango da iragarkia. Horretaz gain, Donostia kafe marka garrantzitsu baten spotaren grabaketako
agertokia izan da.