Physis Versus Nomos taldeak abenduan argitaratuko du disko berria
'Saudade e Fatal' izena du donostiarren lan berriak.
Saudade e fatal disko berria argitaratuko duela aurreratu du. Alberto Lizarralde Jazz gitarrista ekoizle lanetan izan dute. Xabier Leteren Izarren hautsa abestia bere egin dute, eta haren bertsio bat egongo da lan berrian, Izarren Hautsa III. Aitor Varcarlos (tronpetak eta tronboia) eta Liher eta Mikel Carton abeslariak izan ditu kolaboratzaile gisa.
Larunbat honetan Ez Dok Amaitu egitasmoaren barruan prestatutako kontzertu maratoian izango dira zuzenean, Gazteszenan. Pelaxekien urtarrilaren 16an joko dute Dokan, Antiguako jaietan.
Beñat Antxustegik 2010ean hasi zuen Physis Versus Nomos proiektua, buruan zituen abestiak egin zituen. Galdakaon jaio zen, baina gaztetatik Donostian bizi izan da eta Xikinkei edo Txemak bezalako taldeetatik pasa da.
Geroztik bi disko argitaratu ditu: Zarata eta ferekaren artean eta Ezin. Ia bakarrik, baina lagun askoren laguntza eta kolaborazioarekin.
Pixkanaka banda bat osatu du Antxustegik, eta urtarriletik beste musikari batzuekin ari da lanean. “Taldearekin abestiak indartsuago bihurtu dira. Momentu intimoak sortzen saiatzen gara kontzertuetan, bat-batean lehertu eta hegan egiteko”, adierazi du Ttan Ttakun irratia-n egindako elkarrizketa batean .
Abendurako