Alkateak ez duela Kortxoeneako kideei udal eraikinik uzteko asmorik salatu du Bilduk
epaitegiak eraiste lanak gelditzeko agindu izanak hori berresten duela adierazi dute. Bilduren arabera, atzoko agerraldian argi geratu zen udal gobernuak bazuela gaztetxea botatzeko asmoen berri; Hirigintza sailak urriaren 30z geroztik eta Udaltzaingoak, bezperatik.
Bilduk jakinarazi duenez, Cuevasek aitortu zuen bera eta beste teknikari bat gaztetxera bidali zituztela azaroaren 3an, hustearen egunean, goizeko 8:00etan, jabeak aldez aurretik abisatuta. Eta Santamaria komisarioak baieztatu zuen Udaltzaingoak gazteen dei bat jaso zuela, indarrez ateratzen ari zirela esanez, baina ezer ez egitea erabaki zutela, “Ertzaintzak zuelako operatiboaren ardura”.
Gertaera hauen aurrean udal gobernuak “ezikusiarena” egin duela adierazi du Bilduk, baina irtenbide bat bilatzeko “borondate falta” dela larriena salatu dute. Izan ere, Bilduk jakinarazi duenez, atzoko bileran alkateak argi utzi zuen Kortxoeneako kideei ez dietela udal eraikinik uzteko asmorik, “90 elkarte lokal baten zain daudelako”.
Bilduren ustez, “EAJ eta PSE-EErentzat gune autogestionatuak oztopoa dira, ez dituzte gustuko, eta Kortxoenearekin gertatutakoa adibide garbia da”.
Bestalde, Kortxoeneako gazteek bilera dute gaur udal gobernuko ordezkariekin, eta bitartean kontzentrazio bat egingo dute udaletxe atarian.
Bilduk eskatuta, Eneko Goia alkateak, Mikel Gotzon Santamaria Udaltzaingoko komisarioak eta Juan Carlos Cuevas Hirigintzako zuzendariak bilera bat egin zuten atzo udaletxean, Kortxoenearen husteaz eta eraisteaz azalpenak emateko.
Egun haietako gertaerak legez kanpokoak izan zirela salatu zuen Bilduk, eta